Edukira joan

Wu Rongrong

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wu Rongrong

Bizitza
JaiotzaTxinako Herri Errepublika, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
HeziketaChina Women's University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgizarte-langilea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaThe Feminist Five (en) Itzuli

Wu Rongrong (txineraz 武嵘嵘;1985) emakumeen eskubideen aldeko aktibista txinatarra da. Feminist Five edo Gang of Five (Bost Feministak) kolektiboko kide da, Txinako talde feminista handienetako bat.[1][2]

Wu Rongrong Jiaocheng (Lüliang) konderrian jaio zen 1985an, Txinako iparraldeko Shanxi probintzian. Txinako Emakumeen Unibertsitatean ikasi zuen eta gizarte-lanean espezializatu zen. Bi urtez boluntario izan zen China Children's Press and Publication Group-en, Txinako Gazteria Komunistaren Elkarteko albiste- eta argitalpen-erakundean, gazte-jarduerak eta gizarte-konpromisoa sustatzen dituena. Horrez gain, Txinako New Path Fundazioan boluntario izan zen ia lau urtez.

Wuk bere blogean kontatu zuenaren arabera, jaioterriko herrixkako funtzionario lokalek sexualki jazarri zuten unibertsitarte-urteetan.[3] Gainera, emakumeen eskubideen aldeko aktibismoa ingurugiro patriarkal batean hazi izanagatik hasi zuela adierazi zuen. Unibertsitate-urte haietan B hepatitisaren eramaile zela diagnostikatu zioten.

2014an, Wuk Weizhiming Emakumeen Zentroa ireki zuen Hangzhou hirian, eta gaur egun bertako zuzendari exekutiboa da. Lehenago, Wuk emakumeen eskubideen aldeko programak sortzeko proiektu bat zuzendu zuen Beijing Yirenping Center-en, gizarte-justizian eta osasun publikoan diharduen erakunde bat. Beijing Aizhixing Institute-ko kide ere izan zen, GIB edo hiesaz kutsatutako pertsonen eskubideen aldeko Txinako GKE nagusia.

2015eko martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, Wu eta Txinako beste aktibista feminista batzuk panfletoak banatu nahi izan zituzten autobus publikoetan eta metroan, sexu-jazarpenaz kontzientziatzeko. Poliziak, ordea, zapuztu egin zuen haien plana, eta hamar aktibista atxilotu eta espetxeratu zituzten desordena publikoagatik.[4] Atxiloketan, Wuri hepatitiserako botikak ukatu zizkioten, eta horrek bere osasun-egoera okertu zuen.[5] Apirilaren 13an, atxilotu eta aste batzuetara, Wu beste lau aktibistarekin batera askatu zuten fidantzapean.[6] Askatu ondoren, Wu "emozionalki kolapsatuta" zegoela esan zuen senarrak telefono-elkarrizketa batean, izan ere, Wu zakarkeriaz tratatu zuten espetxean, eta mehatxuak ere jasan zituen.[7]

Garai hartan, Wuren aktibismoak eta atxilotutako beste emakumeek nazioarteko laguntasuna jaso zuten. Une hartan, Hillary Clintonek lehendakaritza-demokratikorako hautagai gisa proposatu zuen bere burua. "Emakume txinatar aktibisten atxiloketak amaitu egin behar du" txiokatu zuen, eta gobernuaren ekintzak "barkaezinak" zirela esan zuen.[8] John Kerryk (Estatu Batuetako estatu-idazkariak) antzeko iruzkinak egin zituen aktibisten askapena eskatzeko.[9]

2017an, Hong Kong-eko Unibertsitateak Wuren eskabidea onartu zuen, eta Hongeko Immigrazio Sailak bisa bat eman zion. Edonola ere, Shanxi probintziako konderriko segurtasun-agintaritzak Hong Kong-en legeak ikasteko baimena ukatu zion.[10] Gainera, hamar urtez herrialdea uztea debekatu zioten. Hala ere, negoziazio luzeen bidez, Hong Kongera joateko baimena eman zioten astebete geroago.[11]

#MeToo mugimenduak mundu-mailako bultzada lortu zuenean, Wuk laguntza eta aholkularitza eskaini zien Txinako unibertsitateetan sexu-jazarpena saihesteko politikak egiten dituzten aktibistei.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. DONJUAN, Revista. «La historia de Wu Rongrong y el feminismo en China - Historias | Revista DONJUAN» revistadonjuan.com.
  2. España, Amnistía Internacional. «Nosotras dirigimos el mundo: Siete mujeres que defienden nuestros derechos» www.es.amnesty.org.
  3. «Wu Rongrong: How I Became a Women’s Rights Advocate» China Change 28 de abril de 2015.
  4. Patience, Martin. (3 de abril de 2015). China's detained 'guerrilla feminists'. .
  5. [CHRB Concerns Over Health of Detained Woman Activist & Anniversary of Cao Shunli’s Death (3/13-19/2015) | Chinese Human Rights Defenders. ].
  6. Wong, Edward. (13 de abril de 2015). China Releases 5 Women’s Rights Activists Detained for Weeks. ISSN 0362-4331..
  7. Wong, Edward. (27 de abril de 2015). Chinese Officers Harshly Interrogated Women’s Rights Activist, Husband Says. ISSN 0362-4331..
  8. Clinton, Hillary. (6 de abril de 2015). «The detention of women's activists in #China must end. This is inexcusable. #FreeBeijing20Five Read this story:http://www.nytimes.com/2015/04/06/world/asia/chinese-womens-rights-activists-fall-afoul-of-officials.html?hp&action=click&pgtype=Homepage&module=first-column-region&region=top-news&WT.nav=top-news&_r=0 …» @HillaryClinton.
  9. «Ongoing Detention of Chinese Women's Rights Activists» U.S. Department of State.
  10. «Banned from leaving China for decade, activist’s study dream dashed» South China Morning Post 13 de septiembre de 2017.
  11. «Financial Times» www.ft.com.
  12. How one of China’s ‘Feminist Five’ is fighting for women’s rights, even after jail. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]